Mendia hankaz gora

Mikel Martinez

Mendian izan nintzen azken aldian, ideia batek hartu zidan burua: zer gertatuko litzateke argazkilaritzako oinarri basikoak hankaz gora jarriko banitu? Konposizioa aldatu, koloreekin jolastu, ohiko ikuspegiak alde batera utzi eta begirada beste leku batean jarriko banu?

Askotan, argazkilaritzan, ikasitakoa errespetatzen saiatzen gara, arauak zuzen betetzen. Baina, agian, sormena arauak hausten hasten direnean agertzen da. Mendian, paisaia bera beste modu batera ikusten saiatu nintzen: forma, kolore eta perspektibekin jolastuz. Emaitza ez zen perfektua izan behar. Ez nuen errealitatea erakutsi nahi, nire begiradatik pasatutako errealitate bat baizik. Eta horrek argazki bakoitza esperimentu txiki bihurtu zuen.