Matarraña

Luis Martinez Aniesa

Aragoi hegoaldean, hiri handietatik urrun, Matarraña eskualdea dago. Denboratik ihesi dagoen edertasun bat du toki hark: Erdi Aroko herrixkak, uhindutako mendikateak, ur gardeneko errekak…

Espainiako Toscana izenez ere ezaguna da eskualdea. Fresneda, Valderrobles, Beceite, Cretas, Rafales eta Calaceite herriek bisitaria aho-zabalik uzten dute.