Martsupial lotiak


Koalak ez dira Australia osoan bizi, bost estatutan soilik daude, eta horietako bat da Magnetic Island. Uharte osoan askatasunean 800 koala bizi diren arren, bikainak dira eukalipto-hostoen eta arramen artean ezkutatzen. Bitxikeria gisa: haien nagitasuna eukalipto-hostoen dietari zor diote; energia gutxiko dieta denez, egunean hogei ordu inguru egiten dute lo. Beraz, zorionekoa izango zara esna dagoen bat aurkituz gero







