‘Mao’ lepoa, aukera oso aldakorra
Txina inperialean ikusi zen lehen aldiz Mao motako lepoa. 1960 eta 1970 hamarkadatan Errepublikako presidente izandako Mao Zedong-i zor dio izena. Mao lepoa mendebaldean zabaldu zen Beatles taldeari esker. Hauek jaketan erabiltzen hasi ziren eta garai hartako talde eta ikono askok kopiatu zituzten.
Aukera amaigabeak
Gaur egun, Mao lepoa joera da berriro, eta oso leku berezia aurkitu du egungo bildumatan. Oihal mota ezberdinekin egin daiteke, beraz, bere aukerak amaigabeak dira. Baina, ez bakarrik alkandoratan. Jakatan eta soinekoetan Mao lepoa erabiltzen da.
Bertute asko
Modaren munduan joera da bere bertute guztiei esker. Pieza oso moldakorra da eta jantziei ukitu informala eta dotorea ematen die. Horregatik, oso erraza da konbinatzen: bakeroekin; lihozko jantziekin; galtza motzekin; botoiak goraino lotuta edo zabalik, kamiseta batekin azpitik… Mao lepoa aliatu handia da ustekabeko tonu fresko baten bila dabiltzanendako.