Makramea eta moda geldoa
Marka: Amalur produktuak
Ainhoa Gangoitia Mazorriagak bidaia baten ostean erabaki zuen bitxiak egiten hastea: makramez egindako bitxiak. Izan ere, teknika hori erabiliz egindako bitxiak eta moda geldoa oinarri duen jantzigintza dira Amalur Produktuak markaren ikurrak.
Diseinu propioak
Bitxiekin hasi zen, baina, Patroigintza eta Moda ikasketak zituenez, alkandorak egiteari ekin zion. Herritarren artean izandako erantzun onaren ostean, bestelako arropak egiten hasi zen: kamisetak, petoak, poltsak… Diseinu propioak eta neurrira sortutakoak egiten ditu.
Arreta pertsonalizatua
Abadiñon (Bizkaia) dauka tailerra eta denda. Bada, bertan egindakoa kontsumitzeari ematen dion garrantziaren haritik, artisau-azoketan ere ibiltzen da eta bezeroei arreta pertsonalizatua eskaintzen die.