Makrame teknikarekin egindakoak

Marka: Erkuku

Erkuden Arrieta 2022an hasi zen lehen urratsak egiten artisautza munduan. Hariekin esperimentatzeko gogoa sorkuntzarekin bateratu zuen Erkuku markarekin hasi zenean. Zaletasunak fusionatzeko gogoa, mineralak, dekorazioa, natura, eskuekin lan egitea…

Mineral naturalekin

Makrame teknika erabiltzen du Arrietak bisuteriako piezak sortzeko. Adibidez, lepokoak, belarritakoak eta eskumuturrekoak. Pieza horietako asko sortzeko mineral naturalak erabiltzen ditu elementu nagusi gisa, brontzearekin, letoiarekin eta halako metalekin konbinatuta. Bestalde, etxerako apaingarriak ere egiten ditu: landare zintzilikarioak, tapizak, ispiluak…

Eskuz egindakoak

Aeko-tex ziurtagiria duen haria erabiltzen du. Hala, substantzia kaltegarririk eta toxikorik ez dela aplikatu bermatzen da. Produktu guztiak eskuz eginda daude. Produktu bakoitzaren atzean pertsona bat dago, ilusioarekin eta egiten duenarekiko benetako maitasunarekin.