Mai: Egurrez egindako osagarriak

Diseinuaren mundua eta objektuen sorkuntza izugarri gustatzen zaizkio Maitane Urkiola bergararrari. Betidanik gustatu izan zaio diseinatzaileak mota askotako produktuak sortzen ikustea, eta horrek bultzatu zuen bere proiektu propioaren sorrera. Etengabe ikasiz produktu berriak sortzea du helburu, hasierako ideiatik azken emaitzara arte: “Jendeak nire lanak etxean izan ditzakeela jakiteak ilusio handia egiten dit”.

EGURRAREKIN SORTZEN

Lehen proiektua egurrez egindako belarritako euskarri bat izan zen, eta, horrekin batera, material bila ari zela, askotariko koloreak dituzten azulejoak saltzen dituzten denda bat aurkitu zuen Belgikan. Hala, egurrarekin konbinatuz, bitxientzat euskarri zein apaingarri gisa balio dezaketen mosaikoak sortzen hasi zen.

Etengabe gauza berriak sortzea gustatzen zaio, eta ez produktu bakar batean geldirik geratzea. Horren adibide da bieiren gontzekin sortzen duen produktua. Hauke Vinted bidez erosten ditu eta barrualdean diseinu askotariko mahai-zapiak itsasten dizkie.

Salmenta gehienak aurrez aurre edo posta bidez egiten dituen arren, Debako Arkatza Atelier dendan ere eskuragarri daude; zonako artisten lanak biltzen dituen espazioan, hain zuzen.