Luma bitxiak: Kolorez betetako nortasuna

Bitxigintzak badu zerbait berezia: pieza bakoitzak istorio bat kontatzen du. Hori da, hain zuzen ere, Luma Bitxiak proiektuaren funtsa. Eider Santos Garciaren eskutik sortutako marka horrek buztin polimerikoz egindako belarritako arin eta koloretsuak eskaintzen ditu, artisautza eta diseinu garaikidea uztartuz. Kolorea, originaltasuna eta nortasuna dira pieza bakoitzaren ezaugarri nagusiak.

Opari batetik amets batera

Luma Bitxiak izena 2026ko apirilean jaio bazen ere, proiektuaren benetako hastapenak urtebete lehenago kokatzen dira. Eider Santos Garciak 2025ean hasi zuen bitxigintzaren bidea, bere urtebetetze egunean familiak egindako opari bati esker: belarritakoak sortzeko behar zuen material guztia. Hasieran, sorkuntza prozesua eguneroko errutinatik deskonektatzeko eta burua lasaitzeko modu bat izan zen Santos Garciarentzako. Egindako lehen piezak lagunen eta senideen artean banatu zituen, opari gisa. Hala ere, ingurukoen harrera beroak eta jasotako babesak proiektuari beste dimentsio bat emateko ausardia eman zioten.

Diseinu arinak, nortasun handia

Pieza guztiak buztin polimerikoz eginak dira. Material horri esker, bitxi arinak, erosoak eta kolore bizietakoak sortzen ditu, eguneroko edozein estilori ukitu berezi eta alaia emateko. Gaur egun, markaren sorkuntzak Instagram bidez nahiz artisautza azoketan eskuratu daitezke. Bertan, pieza bakoitzaren atzean dagoen eskulanaren balioa eta diseinu bakoitzaren berezitasuna gertutik ezagutzeko aukera dute bezeroek.