Loreloi Bitxiak

Loinatz Ruizek osagarri koloretsuak egiten ditu; bereziki, belarritakoak. Diseinatu eta sortu. Dena egiten du Ruizek, eta hortik sortu zuen Loreloi Bitxiak marka. Buztin polimerikoa erabiltzen du haren sorkuntzetarako, eta guztiak egiten ditu eskuz. Diseinatu, modelatu eta lixatu Geroz eta gehiago erabiltzen da buztin polimerikoa bitxiak egiteko. Ruizek aukera du forma, tamaina eta kolore askotarikoak egiteko, material oso malgua baita. Hala, bururatzen zaion edozein belarritako egiteko gai da. Diseinua egin, modelatu, pieza labean sartu eta lixatu. Horiek dira jarraitzen dituen pausoak. Ostean dator azken emaitza: belarritako pare berria. Guztiak dira bakarrak eta errepikaezinak.