Loreetan inspiratutako bitxiak

Marka: Enara Artisautza

Janire Butron bizkaitarrak 2022aren hasieran sortu zuen Enara Artisautza marka. Buztin polimerikoz egindako belarritakoak egiten hasi zen. Ostean etorri ziren beste bitxi batzuk. Egun, eraztunek, lepokoek eta eskumuturrekoek osatzen dute Enarako familia.

Esklusiboak

Buruan zituen ideiei forma emateko gogoz hasi zuen artisau bidea, eskuz egindako zerbait erostea “polita eta berezia” dela iritzita. Buztin polimerikoa aukeratu zuen, material arina delako. Arina eta erosoa. Moldeak ere Butronek egiten ditu. Hala, bitxiak bakarrak eta esklusiboak dira.

Askotariko materialak

Erabiltzen dituen materialak hauek dira: altzairua, zilarra, letoia eta urrez bustitako materialak. Landareekin eta loreekin maiteminduta dago, eta haiek ditu inspirazio iturri diseinuak egiteko orduan.