Lihozko pijamak, etxetik kalera

Hiri handietara iritsi den azken moda: kalera pijaman irtetea. Frantzian NBN (Netflix, Baguette & Netflix) izenez ezagutzen den fenomenoa nagikeriari edo nekeari atxikitzen dioten estiloa da. Erosotasuna eta alfertasuna nahasten dituen tendentzia da. Bizitzeko estilo berri bat da eguna pijama jantzita pasatzea.

Estilizatu egiten dute

Alkandora eta galtza zabal eta arinen konbinazio perfektua toki guztietara iritsi da. Gizonezkoen artean lihozkoak hain ohikoak ez diren arren, kotoizko praka eta mahuka motzeko kamiseta dira erabilgarrienak. Edozelan ere, generorik gabeak diren lihozko pijamek pertsonaren figura estilizatzen dute.

Ausartenendako

Askori zakarra ateratzera edo ogia erostera etxeko arropa jantzita joateak lotsa ematen dien arren, behin eta berriz ikusten dira famatuak eta umeak beste hainbati horrenbesteko lotsa ematen dien hori egiten. Umetan beldurrik gabe pijaman irteten ziren haientzat berri ona da moda horren etorrera.

1. Marroia: Ondo eramateko, bi piezak tonu berekoak izan daitezela, kolore bereko sandaliekin eta poltsa handiarekin.
2. ‘Animal print‘: Ondo eramateko, bi piezak oihal berekoak izan daitezela, eta bota beltzekin.
3. Hiru pieza: Ondo eramateko, hiru piezak tonu berekoak izan daitezela, eta sandaliak ere kolore berekoak.
4. Trajearen antzera: Ondo eramateko, gerrikoa lotuta eraman, eta hankak estilizatzeko sandaliak jantzi. Osagarri moduan, eskuko poltsa.