LeRele: Korapilatu eta poltsak sortu
Leire da LeRele markaren atzean dagoen sortzailea. Ilusio eta dedikazio handiz sortutako osagarri esklusiboen marka bat da. Normalean, modelo bakoitzeko pieza bat egiten du; hori da, zehazki, marka bera desberdin egiten duena.
LeRele produktuak
Askotariko poltsak, nezeserrak eta giltzarriak egiten ditu, gehienbat. Diseinu desberdina dute denek: heldulekua, forma, materiala, kolorea… pieza bakarrak.
Produktu gehienak telazkoak edo kakorratzez egindakoak izaten dira, egunerokotasunean erabiltzekoak edota momentu berezi baterako ere egokiak.
Batzuetan, poltsa pertsonalizatuak ere egiten ditu, norberaren ehunekin eginak edo momentu berezi baterako ehunekin landuak.
Salmenta nola?
Salmenta-puntu batzuk ditu eta noizean behin azoketara joaten da. LeRele marka ezagutarazteko eta ikustarazteko puntu egokiak izaten dira horiek. Bestela, Instagrametik mezua bidalita ere lor dezakezu zure pieza gustukoena.

Sokaz eta kakorratzez hutsetik jositako poltsa, bi helduleku mota eta iman urreztatua itxiera gisa.

Xehetasun pertsonalizatuekin sortutako nezeserra, behar duzun guztia sartzeko modukoa.

Hainbat estanpatutakoak izan daitezke; eskaripean egiten ditu.

Diseinu, material eta forma askotariko poltsak lantzen ditu. Eskuratu gustuko duzuna!