Lentzeria estiloko gona
Jatorriz, barne-arropan inspiratuta sortuak, eguneroko jantzietan integratu dira orain, gardentasun joko finak, satin ehunak eta parpaila xeheak protagonismo osoa hartuta. Kalean, gero eta gehiago ikusten dira, bai look informaletan bai gau giroko proposamen ausartagoetan, estilo pertsonala azpimarratzeko aukera emanez.
Tonu neutro eta leunen nagusitasuna
Beixa, krema kolorea, arrosa argia eta beltz klasikoa dira aukerarik erabilienak. Hala ere, diseinatzaile askok kolore biziagoen aldeko apustua egin dute, hala nola berde esmeraldaren edo urdin sakonaren aldekoa, udaberriko freskotasuna eta energia transmititzeko. Luzerari dagokienez, Midi gonak dira nagusi, nahiz eta mini bertsio ausartagoak ere agertzen hasi diren, batez ere, gazteenen artean.
Kontrastea da gakoa
Lentzeria estiloko gonak konbinatzerako orduan,eguneroko kamiseta soil batekin edo puntuzko jertse zabal batekin nahastuta, itxura orekatua eta modernoa lortzen da. Oinetakoetan, zapatila informalak edo takoidun sandaliak aukera bikainak dira, une eta estiloaren arabera moldatzeko.



