Leire Orbea: “Emakume gutxi dago umore munduan, hori normalizatu beharra dago”
Barakaldoko aktorea, umoretsu eta irribarretsua. Y punto saioan aritzen da. Txikitatik izan du argi aktore izan nahi zuela eta orain bertan bere amtesa betetzen dabil, gustatzen zaion horretaz bizi ahal izatea. Telebistan, antzerkian eta umore munduan emakumeak falta direla dio, eta egoera hori normalizatu beharra dagoela. Bere erronka, euskaraz hitz egitea.
Leire Orbe, Ongi etorri.
Mila esker, eskerrik asko.
Esan behar dut zuk gaur euskararekin erronka bat daukazula, ezta? Elkarrizketa honetan?
Bai.
Ze harreman daukazu euskararekin?
Nik dena euskaraz ikasi dut: ikastola euskaraz, batxilergoa euskaraz, gero ikasketak ere euskaraz, baina egia da nire egunerokotasunean-edo ez dudala euskaraz hitz egiten. Eta duela asko ez dudala euskaraz hitz egiten; beraz, gaur, niretzat froga bat da.
Erronka bat, eta, gainera, praktikan jartzea eta apurtxo bat berriz gogoratzea, ezta?
Bai, bai, primeran. Oso ondo.
Leire, egunero ikusten zaitugu ETB2ko arratsaldeetan, Y punto umorezko saio horretan. Baina nor da Leire Orbe?
Nor den Leire Orbe? Ba, Leire Orbe da Barakaldoko neska bat… Ba, bueno, 31 urte ditut eta aktorea naiz. Ia daramat, ba… pila bat urte antzerkiaren munduan lan egiten, eta hori da nire mundua. Eta ikusten dena naiz, gutxi gorabehera. Alaia; bueno, jatorra esango dut, ez dakit…
Bai, bai, nik ezagutzen zaitudanagatik, esan ahal dut jatorra zarela.
Oso alaia, hori bai, egia da. Ze egun guztian barre egiten dut, denbora guztian. Eta antzerkia egiten dut, animaliak asko gustatzen zaizkit… Txakur bat daukat. Nire amodioa da nire txakurra. Neska normala naiz, ikusten dena.
Oso ondo… Nola bukatu duzu zuk telebistan lanean? Bueno, orain telebistan zaude. Zer da? Lehenengo aldia telebistan lan egiten duzuna?
Ez. Egon nintzen Goenkale-n. Aktore guztiek Goenkale-n egon behar dute.
Egia da Euskal Herriko aktore gehienek Goenkale-n amaitu dutela, egia da.
Ni nengoen kezkatuta, ez nengoen Goenkale-n… Eta bi kapitulutan atera nintzen Goenkale-n. Bi kapitulu, duela pila bat. Eta hori izan zen nire lehenengo…
Eta zer egin zenuen Goenkale-n?
Bueno, ba, nire papera zen… ama bat nintzen, nire umearekin, eta bertara heltzen nintzen, oso dibertigarria izan zen. Tabernara heltzen nintzen, ez naiz gogoratzen nola zen tabernaren izena.
Tabernaren izena… joe… bat zegoen, Boga.
Bogan, Bogan nengoen. Eta nire umearekin sartzen nintzen eta bat-batean dei bat jaso eta joan nintzen korrika. Eta utzi nuen nire semea hor, jendearekin. Ez nuen inor ezagutzen, baina nik semea utzi nuen jendearekin eta gero, bi kapitulu edo gehiago, eta gero, ia bueltatu nintzen kollarin batekin. Istripu bat eduki nuela kotxearekin, eta hori izan zen nire istorioa.
Hori izan zen zure Goenkale-koa… baina egia da Euskal Herrian aktore izateko, Goenkale-tik pasatu beharra dago. Bueno, edo zegoen, ja ez dago eta. Kar, kar… Eta esperientzia polita?
Bai, oso polita izan zen. Izan zen lehenengo gauza egiten nuena telebistan.
Fikzioan.
Fikzioan, gainera, hori da. Eta gero, nik jarraitu nuen gauzak egiten, antzerkiak egiten, eta eta badaukat areto txiki bat, Barakaldon ere bai.
Esatera joan naiz… txikitatik nahi izan duzu aktore izan?
Bai, txikitatik. Betidanik. Nik 8 urterekin, ja, gogoratzen naiz antzerki tailer bat egin nuela. Orain daukat VHS zinta nire lehenengo obrarekin. Bai. Enperadorearen jantzi berria izan zen. Gogoratzen naiz. Ni tabernaria nintzen. Ikastolan. Eta hori izan zen nire lehenengo papera eta hor hasi nintzen ikasten antzerkia, eta, niretzat, hori egitea ikaragarria zen.
Antzerkiarekin maitemindu zinen obra hori egin eta gero.
Fletxazoa,bai. Eta gero, jarraitu nuen antzerkia egiten, eta kurtso txikiak eta. Eta behin batxilergoa bukatzerakoan, nire amari esan nion: “Ama, antzerkia egin nahi dut eta aktore izan nahi dut”. Eta berak esan zidan: “Ba, oso ondo”. Beti lagundu dit pila bat, baina esan zidan agian beste gauza bat egin behar nuela.
Hori beti gertatu izan da. Aktore izan nahi izan dugunok… Baina egin ezazu beste zerbait, badaezpada… Ze hor, gaur egun nahiz eta edozer egin… lana ez dago…
Hori da, egia da. Eta egin nituen Soinu Teknikari ikasketak.
Soinu teknikaria zara? Beraz, gaur nahi badugu mikroa jarri edo arazoren bat badago, zuk lagundu ahal izango zenuke? Kar, kar…
Bueno, nik gaur egun uste dut egin dezakedan bakarra hori dela, mikrofonoa, pertikari eutsi. Ze beste gauza batzuk, ez dakit… Eta Soinu Teknikari ikasketak egin nituen, bi urte Erandion.
Lanik egin zenuen?
Ezer ez… Ez, baina egin nituen praktikak Finlandian. Hori oso ondo egon zan. Klaro, nik egin nuen modulua jakinda ez nuela lan egingo horretan. Eta orduan esan nuen: “Pues me voy a Finlandia”.
Finlandiara, ze ondo!
Eta handik bueltatu eta ja bai sartu nintzen Arte Dramatikoa ikasten. Getxoko eskolan. Getxoko Antzerki Eskolan, hor hiru urte eman nituen, eta oso ondo, zorte handia izan nuen nire taldearekin, ze ikasketak bukatu eta hori da “el abismo absoluto”. Zer egin ez dakizu. Joan Madrilera, geratu hemen…
Zenbat joaten dira Madrilera eta bueltatzen dira berdin edo… Eta orduan zer egin zenuen?
Ba, talde bat sortu genuen, Lastima Teatro; egin genituen “los estatutos”.
Estatutu eta guzti… Zenbat zineten?
Zortzi lagun. Hartu genuen lokal bat, obrak egin genituen, oso ondo egon zen esperientzia hori eta zortzi horiek egin genuen lokala eta orain mantentzen gara horietako bost elkarrekin. Hor egiten genituen gure antzezlanak, egiten genuen nahi genuena.
Baina horretaz ez zinen bizi?
Ez. Antzerki klaseak ematen nituen. Eskolan eta jantoki orduan eta estraeskolarrak… Txikiei. Eta hor nire dirua irabazten nuen. Klaseak ematen.
Eta esan didazu areto bat-edo baduzuela jarraitzen duzuen talde horrek.
Bai; areto horrek Arimaktore du izena, Barakaldon. Bi pertsonak eramaten zuten, eta, bat-batean, utzi egin nahi zuten eta esan ziguten hartzeko guk lokala. Hasieran izan zen, bueno, bueno, bueno…
Hau gauza serioa da ja eta…
Eta hitz egin genuen beste hiru pertsonarekin eta hartu genuen lokala. Eta hau da ja laugarren urtea eramaten duguna. Egiten ditugu produkzio propioak, guk egiten dugu, guk idatzi. Bueno, hiru daude idazten dutenak, guk zuzentzen dugu eta guk ere egiten ditugu pertsonaiak, eta antzezten dugu. Eta, batzuetan, ekartzen ditugu kanpoko gauzak, beste obra batzuk, klaseak ematen dira astean zehar…
A, bai? Eta nik nahi badut igual antzerki klase bat hartu? Joan naiteke? Eta jendea animatzen da?
Bai; badauzkagu taldeak. Lau urte daramagu eta taldeak ateratzen dira. Oso pozik, egia esan. Lehenengo urtea zaila izan zen, baina ikustea nola goazen pixkanaka… Bai, ez goaz beherantz. Oso garrantzitsua.
Antzerkiren bat prestatzen zaude?
Bai, azaroan estreinatuko dugu obra bat, Robert Pals se come el mundo deitzen dena. Erdaraz da han egiten dugun guztia eta komedia bat izango da; beraz, mundu guztia joan dadila bertara ikustera. Ondo dago, ze, gainera, taberna txiki bat daukagu, trago bat hartu dezakezu obra ikusten zauden bitartean.
“Telebista piztuz gero, ia ez dago emakume aurkezlerik”
Leire, eta zer egiten duzu? Umorea, normalean? Komedia?
Ba, bai; normalean, gehienez, komedia egiten dugu. Baina egia da drama egiten dugunean oso ondo funtzionatu duela publikoarekin. Joan den urtean egin genuen obra bat Historia de un coche deitzen dena, “un dramón absoluto”, eta funtzionatu zuen primeran. Sala beteta asteburu guztietan.
Zuk zer uste duzu, komedia egitea, hau da, umorea egitea edo drama egitea dela errazagoa?
Nik uste dut drama errazago hartzen duela jendeak, eta errazago funtzionatuko duela.
Alegia, negar eragitea errazagoa da barre eragitea baino…
Hori da; kontatzen duzu “dramón” bat eta… Barre egitea espeziala da, ze guztiok daukagu umore oso ezberdina.
Gertatu zaizu, igual, esan zeozer, zerbait barregurazkoa dena, eta kri-kri…
Bueno, pila bat aldiz, noski. Egunero, nik uste dut. Guk egin dugunean, heltzen da publiko bat, barre egiten duena momentu batzuetan eta guk esaten dugu: “Barre egin dute, hemen, hemen eta hemen”. Eta hurrengo egunean… “nada que ver”. Ez dute, igual, barrerik egiten.
Eta Euskal Herrian zuk uste duzu umorea badagoela? Ze esaten dute, bueno, gu ez garela hain umoretsuak.
Nik uste dut baietz; agian, ez daukagu salero andaluz hori, baina ez dugu behar ere. Nik, adibidez, hemen lan egiten dut eta erredakzioan guztiak dira monologistak. Eta nola esango dut ez garela umoretsuak…
Bai, bai, eta nik esan ahal dut entzun izan zaituedala barre eta barre.
Eta ikusten da, ETB1en eta hemen, umorea egiten dela eta badagoela. Fina. Umorea badago.
Zer nahiago duzu zuk, umorea? Edo drama?
Antzeztezko? Ni oso pailazoa naiz eta umorea egiten oso ondo pasatzen dut. Antzezlan umoretsu bat entseatzen denean, anbienteak eta denak beste puntu batean jartzen zaitu. Drama bat egiten duzunean, beste puntu batean jartzen zaitu, ezta? Baina ez dakit gauza bat edo bestea nahiago dudan. Ze nik drama egin nuen joan zen urtean, La casa de Bernarda Alba”, eta hori da “un dramón absoluto”, eta asko gozatu nuen egiten. Pila bat. Uste dut ezin dudala esan zein nahiago dudan. Biak. Gai naiz, uste dut, biak egiteko.
Zuk uste duzu umorearekin komunikatzea errazagoa dela?
Nik uste dut baietz. Errazago komunikatzea edo errazago ikuslearengana heltzea, bai. Nik uste dut jendeak hobeto hartzen dituela gauzak umorearekin. Ez zara konturatzen, baina, agian, beste bide batetik esan dizute pila bat gauza. Adibidez, Shakespearek, bere lanetan, istorioak komunikatzeko-eta beti erabiltzen zuen bufoia edo komiko bat, eta nik uste dut hori dela hobeto heltzen delako jendearengana.
Umorearekin dena libre da? Ala baditu tabuak?
Nik uste dut tabuak daudela, baina ez direla egon behar. Guk, adibidez, gure programan… Gure tabu handiena da ordutegia. 21:30etik 20:15era arte. Klaro, ordu horretan ezin duzu nahi duzuna esan, ez hitz egin…
Umeen ordutegia da.
Klaro, umeen ordutegia da… Eta gero bai, badaude tabuak, noski, eta azken bolada honetan, egon dira… Zerbait esaten zen eta ia mila pertsona zeuden “ofendiditos” deitzen direnak. Eta nik uste dut ez dela horrela izan behar. Niri ez bazait gustatzen umore beltza-edo, adibidez, ba, ez dut entzuten. Punto. Ez ikusi. Ez dut entzuten reggaetona ze ez zait gustatzen, punto. Nik uste dut bakoitzak bere limiteak jartzen dituela, eta berak erabakitzen du zer entzun eta zer ez.
Umorearen helburua barre eragitea da, baina baditu beste helburu batzuk ere, ezta? Ba, adibidez, boterearekin sartzea…
Erraza da boterearekin sartzea umorearekin. Guk gure programan politikari buruz hitz egiten dugu, asko, pila bat. Bueno, bueno, nik? Ez dut hainbeste egunkari irakurri, hona heldu arte. Egunero erredakzioan da hori, egunkariak… Politika, bueno, nik politika ez dut esango berdin zaidala, baina ez nekien hainbeste. “Los justo y necesario”. Eta orain, bueno, “especialista”.
Informatibo bat zuk aurkezteko bezala.
Nire kuadrillarekin, orain gaiak dira beste batzuk. Ezetz… baina bai, bai. Orain dakit pila bat gauza munduari buruz.
Zuek egiten dituzue zuen gidoiak, ezta?
Bakoitzak idazten du. Bueno, nire sekzioa da frikia, animaliak, jende heldua eta gauza arraroak pixka bat. Nik idazten ditudanak ez dira politikari buruzkoak. Nik idazten ditut eta Mikel Bermejo da nire lankidea, eta biok egiten ditugu nire gidoiak. Eta gero, bakoitzak bai, norbere gauzak idazten ditu eta hori guretzat da hoberena.
Norberak berea defendatzea, ez dago gauza hoberik.
Hori da, eta oso ondo ezagutzen garenez ja, ba, orain badakit Sergiori ze esaldi jarri, Gabilondok nola defendatuko duen beste testu bat… Orduan, hori ondo dago.
Zuk espero zenuen telebistan bukatzea?
Ez. Inoiz ez. Niri esan izan bazenit, duela bi urte, programa bat aurkezten egongo nintzela ETB2n, esango nizun: “Baina zer diozu?”. Eta casting-a egin nuenean, nik bi casting egin nituen eta bigarrenean ateratzean, deitu nion nire amari: “Ama, e, ez naute hartuko”.
Eskerrak sentsazio txarra izan zenuela! Umorearekin jarraituko dugu, baina emakumeak umorearen munduan gutxi ikusten dira.
Pizten baduzu telebista, ikus dezakezu, hemen emakumeak, ETB1en eta ETB2n ez daudela. Ez dira ikusten aurkezle emakumeak. Kolaboratzaileak, agian, bai, emakumeak geroz eta gehiago agertzen dira, posible da… baina aurkezleak, ez daude…
Gehiengoak mutilak edo gizonezkoak dira, hori horrela da. Hemen, kanpoan eta…
Mundu guztian, horrela da. Nik uste dut emakumeei gauza gehiago eskatzen digutela mutil bati baino.
Exigenteagoak dira gurekin.
Hori da, bai. Barre eragin ahal dugu. Baina ezin dugu barre eragin mutilen gauza berberekin.
Bai, badakit zer esan nahi duzun, mutilek egiten dituzten gauzak guk egitea ez dagoela ondo ikusita… Finagoak izan behar dugu.
Hori da, finagoak. Eta hori ez dago ondo. Ni fin-fina ez naiz, hori horrela da, eta horrela izango da betidanik. Eta gero, fisikoki ere zerbait eskatzen dizute…
Hori ikusi baino ez da egin behar; normalean, aurkezleak..
Bakarrik da piztea telebista eta hor ikusten duzu.
Igual, kanon batzuen barruan sartzen diren emakumeak direla gehienak eta mutilekin, igual, “manga” zabalagoa da, berdin da, txiki, zein handi, potolo, argal…
Hori da. Denetik dago. Baina ez dakit zergatik. Nik uste dut hori aldatu egin behar dela. Niri ere amorrua ematen dit ikustea… adibidez, bakarrizketak asko ikusten dira, edo orain lehen baino gehiago, baina emakumeen bakarrizketak egiten direnean da “especial mujeres”.
Bai; Martxoaren 8ko emakumeen… eta ez, hori izan behar litzateke egunero.
Hori da, eta ez berezia, ez ezer. Normalizatzea. Hori da lortu behar dena.
Umore munduan, gainera, emakume oso gutxi daude. Hemen, Euskal Herrian, ikusita, oso emakume gutxi. Zuen programan bertan.
Bai. Bakarra. Orain, programa berrian jende gehiago sartu da, baina hor ere mutilak.
Ba, hemendik esan behar dugu emakumeok ere badaukagula grazia.
Hori da, badaudela emakume pilo bat Euskal Herrian umoretsuak, eta pila bat. Adibidez, aurten, egin zen bakarrizketen lehiaketa bat, Radio Euskadin egin zena, eta aurten emakume gehiago egon dira. Ni izan nintzen epailea eta emakume batek irabazi zuen, Gemmak. Beraz, begira, poz bat. Hori bai lortu da aurten.
Zinea probatzea gustatuko litzaizuke?
Bai, nik ez diot ezetz esango ezeri. Nik lehen telebista pentsatzen nuen, agian, ez nuela inoiz egingo, eta begira non nagoen. Zinea, ba, bai, beste mundu bat izan behar da. Suposatzen dut.
Eta amets bat? Begira, nik hau egiten badut, lasai hil naiteke…
Uf… Nire ametsa, ze zaila… nire ametsa betidanik izan da bizi ahal izatea antzerki, antzezlan, telebista edo nik egin nahi dudan gauzaz, hori niretzat da garrantzitsuena. niretzat ametsa da hola jarraitzea, lanarekin. Eta umorearekin.
Zuk hemendik urte batzuetara nola ikusten duzu zure burua, Leire? Telebistan jarraitu…
Oraintxe bertan oso pozik nago hemen eta espero dut hemen denbora asko egotea. Ez naiz ausartzen esatera non egongo naizen, ze duela bost urte ez nuen pentsatuko hemen egongo nintzenik.
Eta bakarrizketak egiten? Ausartuko zinateke?
Ausartu… Horrek beldur asko ematen dit. Niretzat, oso zaila da. Zu bakarrik hor jendearen aurrean eta barre eragin behar… Hori da zailena, eta jendeak niri entzun behar hor bakarrik… Ausartzen naizen, agian, bai, ez dute esango ezetz, baina momentu honetan ez naiz ausartzen.
Leire, eta kaletik zoazenean jendeak ezagutzen zaitu? Nola daramazu fama?
Nik, primeran! Norbaitek ezagutzen nau eta bai, bai, ni naiz, ni naiz! Aurreko batean esan zidaten: “Jo, ba, ezagutzen zaitut, ez dakit nondik…”. “Jo, ba, agian, Barakaldokoa zara”. Eta berak: “Ez, ez naiz Barakaldokoa”…. “Jo, ba, agian, klasean edo…”. Eman nizkion pila bat aukera eta nire lagunak bat-batean: “Telebistan agertzen da”. Eta nik, segituan: “A, noski! Telebistatik!”. Jendeak egia da ezagutzen nauela geroz eta gehiago, eta ni “encantada de la vida!”.
Txiste bat eskatu dizute noizbait?
Momentuz, ez. Badaezpada, izango ditut prestatuta hiru txiste, edukitzeko hor.
Oso ondo, Leire. Ba, jarraitu zure antzerki, telebista mundu horretan orain arte bezain ongi. Eta batek daki egunen baten zinean edo ikusiko bazaitugu… Mila esker gurekin egoteagatik! Euskararen erronka guztiz gainditu duzu, oso ondo egin duzu, benetan oso ondo mintzatu zara; beraz, 10 bat!
Mila esker!