Leihoak

Luis Martinez Aniesa

Leihoa paretako begi anbiguoa da; barrura eta kanpora begiratzen duen begia. Arimaren eta munduaren arteko muga bat ezartzen du leihoak. Argia sartzen uzten du, baina begiradaren natura ere definitzen du. Paisaia ordenatzen duen marko bat da. 

Kanpotik ikusita, oinezkoarendako ispilu ilun bat da, isla itzultzen duen koadro bat.