Leiho itxietatik begira

Koadroak, irudiak, argazkiak… ikusten ditugunean, leiho itxietatik nonbaitera so egiten ari gara. Galdera zera da: nora begiratzen dugu? Gure barnera ala kanpoan dagoen zerbaitetara? Zer da benetan ikusten diharduguna, aurrean daukagun hori edota gure interpretazioa? Zerikusirik ba al dago artelanaren, egilearen eta ikuslearen pentsamenduaren artean? Eta azken galdera honen erantzuna ezezkoa baldin bada, nork dauka arrazoia? Non gordetzen da egia?


