Larruzko txamarrak, hotz sikuari aurre egiteko
Udazken eta negu hasiera epelaren ostean, badirudi egun hotzak datozela, eta ordurako prest egotea komeni da. Larruzko berokia armairuan ezinbestean eduki beharreko jantzia da. Oso aproposak dira hotz zikua egiten duenerako. Euriarekin, gomendagarriago da plumiferoak erabiltzea.
Materia ezberdinak
Larrua nagusi izan bada ere, polipiela eta txarola geroz eta gehiago erabiltzen da. Hala, testura ezberdineko jakak lortzen dira. Era berean, halako txamarren joskera eta koloreak asko aldatu dira. Luzeak, ertainak edo motzak, eta askotariko koloretakoak. Klasikoak edo biziak.
Adinik ez
Testura, joskera eta kolore aukera handiak erabiltzaileen profila asko zabaltzen du. Larruzko jakak erabiltzeko ez dago adin mugarik. Izan gazte edo ez, edonork erabil dezake halako txamarra bat.