Larragako loretxoa, faxismoaren estalki
Faxismoa goratzen duen eraikina ez dute botako; ez da erraza hori azaltzen aitona frankistek erail eta gurasoekin erbestera joan behar izan zuen emakumeari. Oraingoz, bestelakoa da adostutakoa. Ez dago indar korrelazio nahikorik Iruñeko Askatasuna plazak hartzen duen Erorien Monumentua goitik behera botatzeko.