Lar belarritakoak: forma, kolore eta gustu guztiak
Lar belarritakoen atzean Lide dago, Andoainen bizi den beasaindarra, horrela aurkezten da bera. Belarritako eta eraztunen proiektu hau kasualidade hutsez hasi zuen, baina badu bere zentzua. Izugarri gustatzen zaizkio belarritakoak, egunero pare desberdina jartzen du eta azoketara doanean postu guztiak begiratu eta saltseatzen aritzen da. Hortik, berentzako gehigarriak sortzen hasi zen, ondoren besteentzako egiten hasi zen arte.
Euskaratik eta euskaraz
Proiektua hasi zuenean oso garbi izan zuen euskaratik eta euskaraz sortutako zerbait izango zela, izan ere benetan sinisten du gure hizkuntzan sortu daitekeela proiektu bat eta proiektu hori aurrera eraman.
Diseinu pertsonalizatuak
Erabili izan duen materiala buztin polimerikoa izan ohi da, edozein modutara moldeatu daitekeen materiala da eta estilo desberdinetako diseinuak aurkezten saiatzen da. Baina horretaz gain, bezeroak ideia edo diseinu bat badu buruan, elkarlanean belarritako edo eraztuna diseinatzeko aukera ere eskaintzen du Lidek.



