Lainoen gainetik

Aspalditik izan dut gogoa Joma taldeko mendiko korrikalari Ainarari eta Anderri argazki-saio bat egiteko. Eguzkia irten baino bi ordu lehenago hasi ginen mendira igotzen, eta, argazkien bitartez, haien historia kontatu zidaten. Mendiez eta argi zoragarri batez inguratuta, eguneko lehen izpi epelez gozatzeko unea izan genuen.







