Kristalak, egurrak eta hariak

Marka: Marapilo

Intza Olabarria geologoa da ikasketaz, baina txikitatik gustatu izan zaizkio eskulanak eta artisau-lanak. Bereziki, hondartzan topatuko altxorrak batzen ditu. Marapilok 2023an ikusi zuen argia, baina Olabarriak aurretik egiten zizkien etxekoei itsasoko harriekin egindako bitxiak.

Korapiloz korapilo

Kostaldean topatutako egur zatiekin ispiluak ere egiten ditu, eta, duela gutxitik, makrame teknikarekin egindako etxerako apaingarriak eta poltsak ere bai.  Makrame teknikan erabiltzen diren korapiloak izan ziren haren markari izena ipintzeko inspirazio iturri. Marapiloak korapiloak dira.

Erosteko bideak

Marapilo markako bitxiak, ispiluak,  poltsak eta etxerako apaingarriak Instagram bidez, artisau azoketan eta hainbat salmenta-puntutan eskuratu daitezke.