Kotoi organikoz egindakoak
Marka: Marabina
Paula Garcia Maracaibon (Venezuela) jaio eta hazi zen, eta 16 urte daramatza Azpeitian bizi izaten. Marabina da Maracaibon jaiotakoen gentilizioa, eta izen hori ipini dio crochet-arekin egiten hasi zen markari. Hasi eta bukatu eskuz egindako arropak eta osagarriak dira.
Kotoi organikoa
Hasieran, janzki sinpleak egiten zituen; topak, bereziki. Ostean, haren jakin-minak eta gauza berriak sortzeko gogoak jantzi landuagoak ehuntzera eraman zuten. Kotoi organikoa erabiltzen du, leuna, freskoa eta arina delako; baina, batez ere, ukitzeko oso atsegina delako.
Sustraiak
Sortzeko orduan oso gogoan ditu haren sustraiak eta herrialdea: Venezuela. Kolorez, zoriontasunez, mestizajez, kulturaz eta naturaz beteta daude haren sormenak. Sare sozialen bidez eta azoka txikietan saltzen ditu produktuak.