Komunitatearen beharra
Azkenaldian, gero eta aldarrikapen handiagoak daude euskarazko eduki gehiago egotea eskatzen dutenak, eta, txikis, ezinbestekoa da egotea. Horri esker hainbat ekimen sortu dira: 3000twitz, Pantailak Euskaraz eta Zer Non ikusi plataforma, besteak beste.
Ekainean Galiziako eduki-sortzaileekin solasaldi bat egin genuen Twitchen @jokin_pa-k, @elemelonsv-k eta hirurok, eta han aipatutako gauzetatik bat ekarri nahiko nuke hona: euskarazko edukia kontsumitzen duen komunitatea!