Koloretsuak, dibertigarriak eta originalak
Marka: Bitxik Kool
Bitxik Kool marka bitxi koloretsuak, dibertigarriak eta originalak sortzeko grinatik sortu zen. Leire Barrena dago markaren atzean. Berak sortzen ditu belarritakoak, urkilak, lepokoak, eraztunak eta beste, baina bere inguruan daudenengan inspiratuta. Beti ere, erosotasuna bilatzen.
Dibertigarriak
Bitxik Koolen helburua da, beraien produktuekin, askatasuna, alaitasuna eta zoriontasuna eskaintzea bezeroei, beti ere originaltasuna zainduz. Gainera, artisautzak duen alde dibertigarrienaren aldeko apustua egiten dute diseinuetan. Dibertigarriak horiek ere.
Eboluzionatzen
Edozein produkturen sortze prozesuan bezeroaren gustuak eta premiak errespetatzen dituzte, kalitateari garrantzia emanez. Gainera, hasi berri den marka izanda ere, eboluzio prozesu batean dago: hobetzen, tendentziak errespetatzen, artisautzari bere tokia emanez, eta egileen jatorria ahaztu barik.



