Kolore neutroak eta estilo nordikoa

Marka: Hïka Basque Brand

Nai Basterretxea eta Natxo Carrera dira Hïka Basque Brand markaren sortzaile eta fundatzaile. Alegia, bihotza eta arrazoia. Ameslariak, batzuen ustez eroak, bizipozaren maitale eta beti etengabeko mugimenduan. Beraien txakur eta bidelagun Ika proiektu honen inspirazioa da, hark jakin barik.

Hiru bilduma

Hïka Basque Brand kolore neutroetan eta estilo nordikoan sinisten duen marka euskalduna da. 2018ko maiatzean jaio zen eta hiru linea ditu: emakumeak, gizonak eta umeak. Janzki erosoak eta soilak egiten dituzte, patroi errazekin eta oihal goxoekin. Udazken eta neguari begira Musu bilduma prest dute. Hiru bilduma. Hiru linea. Sare sozialen bidez eta webgunetik eros daitezke produktuak.

Love jaka: %89 kotoizkoa eta grisa. Tamainak, aukeran.
Dublin jertsea: Itxia eta txanoarekin. S eta XXXL arteko neurriak.
Izar kirol jertsea: Mutilendako zein neskendako, arrosa.
Umeentzako galtzak: Elastikoa eta lokarriekin gerrian. 4 eta 14 urte arteko neurriak.