Kokotxa

Jon Kepa Soltxaga Romeo tafallarra dago Kokotxa kamisetak proiektuaren atzean. 2013. urtean jarri zuen proiektua martxan Soltxagak, merkatuan ez zuelako gustuko zuen kamisetarik aurkitzen. Ordutik, askotariko kamiseta eta diseinuak egin ditu, bai Kokotxaren logoarekin, baita beste marrazki batzuekin ere.

Umorea eta euskara

Bi elementu horiek dira Kokotxa kamiseten oinarria. Gainera, aldarrikapen politikoko leloak eta Nafarroako lurraldea dira gehien erabiltzen dituen gaiak.

Serigrafia, artisaua

Azken sei urteetan eskuz serigrafiatzen dituzte kamisetak Kokotxan. Horretarako, tinta ekologikoak eta kalitatezko kamisetak erabiltzen dituzte. Izan ere, horregatik, sorta txikiak ekoizten dituzte.