Koadroak protagonista
Debekatuta egon zen, errege-familia britainiarraren sinboloa eta sistemaren aurkako ikonoa da, eta modaren munduko patroirik zaharrenetakoa ere bai. Orain joera bihurtu da. Iaz indartsu sartu zen moda bildumetan eta 2024ko udazken eta neguan ere joera izango da. Eskoziar koadroak bueltan datoz, mota guztietako jantzietan: gona tolesdunak, soineko zabalak, bi piezako jantziak edo bufandak.
Modu askotara
Zirrikitona (tartana) artile gurutzatuz egindako ehuna da, eta Kristo osteko. III. mendean du jatorria. Ehun hori, gaur egun ezagutzen den moduan, XVI. mende bukaerakoa da eta, hasiera batean, Eskoziako Goi Lurraldeetako biztanleek hotzetik babesteko erabiltzen zituzten mantei forma emateko erabiltzen zuten. XVIII. mendera arte ez zen Eskoziako gona tradizionala sortzeko erabili: egun, Eskoziako gizonezkoen armairuaren zati izaten jarraitzen duen pieza da.
Hainbat bildumatan
80ko eta 90eko hamarkadetan Lady Dik ipini zituen lehen lerroan zirrikitonezko jantziak. Ordutik, gehiago edo gutxiago, beti erabili izan dira, baina azken urteetan Burberryk, Alexander McQueenek eta Vivienne Westwoodek sartu dituzte koadroak euren bildumetan.