‘Kitsch’ joera: kolore eta estanpatu deigarrienak

1860 eta 1870 bitartean sortu zen, Munichen. Kitsch hitza yidis etwas verkitschen terminotik sortu zen. Municheko burgesia berrian eta dirudunaren gustu arruntean oinarritzen zen. Manufaktura txarrarekin pobretutako objektu estetikoei deitzen zitzaien kitsch.

Minimalismoaren kontrakoa

Kitsch estiloa estilo minimalistaren aurkakoa izango litzateke. Estilo horren ezaugarri nagusia kolore, forma eta osagarri deigarriak dira. Gehiago gehiago da izango litzateke estilo horren leloa.

Ausartendako

Ez da edozein pertsonak erabiltzeko moduko estiloa. Ausartenendako joera da. Alegia, esperimentatzea eta bizitza ikusteko modu berriak izan gura dituzten pertsonendako.

1. Koloreak zaindu: Kolore deigarrien aldeko apustua izanda ere, gama bereko koloreak erabiltzea komeni da.
2. Gehitu osagarriak: Koloretsuak, handiak eta ikusgarriak horiek ere.
3. Estiloak nahastu: Moda garaikideko eta klasikoko piezen arteko oreka mantentzea ezinbestekoa da.
4. Estanpatuak: Nahastu estanpatuak, baina tentuz. Denak ez du balio.