Kiribil: Eskuak oinarri
Julia Artieda beratarra da, herriko neska eta Kiribil markaren sortzailea. Ikasketaz barne diseinatzailea eta afizioz ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoa. Eskuak dira haren oinarrizko erreminta, eta ilustrazio digitala, ehun-pintura eta diseinu grafikoa lantzen ditu. Kiribil markaren barnean, tote-poltsak, eskuz margotutako moda, ilustrazioa, pertsonalizazioa, logoak eta abar daude.
Artisautza filosofiatzat
Eskuz egiten ditu Artiedak Kiribileko produktu guztiak. Diseinatzetik azkeneko emaitzara arte. Pintzelak eta pintura akrilikoak erabiltzen ditu ehunak margotzeko. Produktu digitaletan, berriz, arkatz digitala; horrela, produktu propio eta pertsonalizatuak lortzen ditu. Koloreak gustatzen zaizkio, eta haien erabilerarekin ilustrazio bereziak sortzen ditu.
Hartu eta eman
Produktuak sortzeaz gain, dakiena partekatzea gustatzen zaio Artiedari; izan ere, horrela sortu zen Kiribil. Udako hainbat astetan zehar tailerrak ematen ditu, eta, plazeragatik den arren, denbora luzea pasatzen du horretan.

XS eta XXL arteko neurriak eskuragarri

Lau koloretan eta neurri guztietan eskuragarri.

Ilustrazio pertsonalizatuak egiten ditu.

Txapela Buruan eta Ibili Munduan tote bag berria.