Kimonoak

Pareoen eta alkandora zabalen ondoan, kimonoek hartu dute indarra azken bi denboraldietan. Kimonoa japoniar jantzi ikoniko bat da, mundu osoan ezaguna. Fineziaren, luxuaren eta fintasunaren sinboloa, jatorrian barruko arropa izan zen. Kimonoa mendez mende igaro den jantzi bakanetako bat da, guregana bere horretan iritsi dena eta inoiz ez dena modaz pasa! Egun, kimonoa leku guztietan dago errotuta. Jatorrian barruko arropa zena barruko arroparen gainetik erabiltzen da gaur egun.

Erabilerak

Erabilera-jarraibideei dagokienez, urtero berrasmatzen den  jantzi horren antzinako xarma edozein estilotan aplika daiteke; betiere, erosotasun- eta arintasun-premisak kontuan hartuta.  Gainera, abantailak amaigabeak dira, konbinatzen diren luzeraren eta neurriaren arabera.

Askotarikoak

Egia da pareo eta kimono asko gardenak direla, eta hori eragozpena izan daiteke pertsona askorentzat. Puntu horretan sartzen da bakoitzaren jarrera. Ausartenek erabiliko dute. Dena den, mota guztietako kimonoak daude oihalei, koloreei eta estanpatuei dagokienez.