Kapa soinekoak

Azken urteotan, Julianne Moore aktorea ezagun egin da alfonbra gorrietara outfit klasikoak eramateagatik. Izan inperio-gerriko soinekoa edo bi piezako jantzi dotorea. Aktoreak modelo kapadunak ditu gustukoen; batez ere, emakumearen siluetari lotutakoak.

Jainkosen pare

Kapa soinekoak 2022ko pasabideetan ikusi ziren lehen aldiz, emakume sofistikatuentzako apusturik dotoreen gisa. Erromantizismo hutsa gogorarazten duten material arinetan, moda-etxeak halako soinekoak egiten hasi ziren, emakumeak jainkosen pare janzteko.

Askotariko aukerak

Asimetrikoak izan daitezke, eskotearekin edo barik, motzak, distiratsuak… Erabili beharreko unearen araberakoa izan beharko du aukerak. Oihalak ere joko handia ematen du: satinak, distirek edo brodatuek beste ukitu bat emango diote zure soinekoari.

Osagarri barik: Ondo eramateko, soinekoa protagonista izan dadin ilea batu motots batekin.
Motza: Ondo eramateko, kolore bereko kaparekin eta urre koloreko belarritakoekin.
Eskote barik: Ondo eramateko, sandalia beltzekin eta belarritako handiekin.
Sorbaldak airean: Ondo eramateko, urkila bat ilean eta belarritako txikiekin.