Josteko makinak, benetakoak

Luistxo Fernandez

Beñat Erezuma AA adituari irakurri diot artikulu bat, Josteko makinak izenekoa, non izen horrekin definitzen dituen adimen artifiziala posible egiten dituen makinak. Horien jabetzan dagoela gakoa dio Erezumak. Pentsatzen jarrita, ez bakarrik josteko makina metaforikoak dira oso inportanteak, josteko makina errealak, 2025ean ere, ez dira txantxetako kontu ekonomikoa. Eta bai, haien jabetzan dago gakoa.