Josi eta margotu

Marka: Hartara Handmade

Jone Olabarria Gaona eibartarrari etxetik datozkio artisautzarako eta eskulanetarako zaletasunak. Haren amamak josi egiten zuen eta amak, margotu. Oinarrizko bi zutabe gaur egun egiten duen horretarako. Arte Ederrak ikasi zituen Leioan eta Bartzelonan. Eskulangintzaren bidetik sortu zuen Hartara marka.

Motxila bereziak

Ikasketekin hasi aurretik, belarritakoak egiten zituen buztin polimerikoz. Karrera hasi zuenean, poltsak margotzen hasi zen. Ostean etorri ziren margotutako oihalak eta Olabarriak sortutako patroiak. Poltsak, motxilak, gerriko poltsak, diru-zorroak eta kirol-jertseak egiten eta diseinatzen ditu. Dena den, Hartararen produktu nagusiak zazpi posizioko poltsa bihurtzen diren motxilak dira.