‘Jogger’ itxurako bakeroak, eroso joateko
Txandal estiloko bakeroekin joatea ez da berria. Batez ere, pandemia garaiak ekarri zuen eroso joatearen moda hori, eta badirudi gelditzeko etorri zela. Izan ere, horrelakoen geroz eta aukera gehiago daude gaur egun dendetan. The Wall Street Journal egunkarian, Z belaunaldiko jegging-ak izendatu dituzte era horretako prakak. Jeans edo bakeroak eta legging hitzak elkartu dituzte horretarako.
Ezaugarriak
Horrelako askotariko prakak dauden arren, kotoi oso leunez egindako jogger-ak dira orokorrean, tiro handiko bakeroak balira bezala inprimatuta. Ezaugarri nagusia da orkatilen parean normalean goma moduko bat daramatela, eta, kasu gehienetan, gerrian lokarria daramate horiek lotzeko, nahiz eta botoiarekin lotzen direnak ere badauden.
Koloreak eta formak
Gainera, askotariko poltsikoak dituztenak daude: batzuek ohiko poltsikoak dituzte eta beste batzuek, berriz, hanken bi aldeetan poltsiko handiagoak ere izan ditzakete. Koloreari dagokionez, argiagoak edo ilunagoak izan ditzakete. Praka motza hori umeek, gazteek eta helduek jantzi dezakete, bai gizonezkoek, baita emakumezkoek ere..