Jatorri ezberdina, komunitate bera
Marka: Luma / Mai Gaztelumendi eta Max Mbaye
Mai Gaztelumendi eta Max Mbaye dira Luma moda etikoko proiektuaren sortzaileak. Elkarrekin GuÑun egitasmoa sustatzen dihardute bestelako pertsona, eragile eta enpresekin batera. “Euskaldun-senegaldar komunitate bateko kide gara. 2020an jaio zen Luma, eta, gaur arte, Maliko (Mendebaldeko Afrika) oihal tradizionalekin moda lerroa lantzen dihardugu antzinako Bogolan pintura-teknikaren artisauekin elkarlanean eta bidezko merkataritza, jasangarritasuna eta aniztasuna oinarri hartuta”.
Ildo soziala
“Orain arte, Lumaren sorkuntzek gure komunitatea erakusteko balio izan digute, gure komunikazio-kanalen bidez edukiak eta eztabaidak sortuz eta beste pertsona batzuk gure familia zabalaren zati bat ezagutzera gonbidatuz. Orain, Lumaren ildo sozialaren aldeko apustua egiteko beharra sentitu dugu, elkarrekin lan eginez eta komunitate hori GuÑun proiektuaren bidez zabalduz. GuÑun komunikazio gida batekin hasiko da, eta produktuen, edukien eta topaketen plataforma digital batekin jarraituko du ondoren. GuÑun euskaraz eta woloferaz esanahi bera duten gu eta ñun hitzen arteko lotura da”.