Jateko modukoa!
Zeinen garrantzitsua den argazki gastronomikoak egiterako garaian irudi erakargarriak egitea; izan ere, “begiekin jaten dugula” esaten dugunean, hitzez hitz hori esaten ari gara; plater bat aukeratzeko garaian aurrean dugun argazkiaren arabera egiten dugula, hain zuzen. Mota eta estilo ugariko irudi gastronomikoak aurki ditzakegu edonon, baina, azken finean, helburu bera dute denek: jateko nahia piztea. Goserik ez izan arren, gure atentzioa erakarri eta listo! Guraria sartu zaigu.