Itziar Ituño, nazioarteko fenomenoa

2018an La Casa de Papel Netflixen ematen hasi zirenean egin zuen eztanda ituñer fenomenoak, eta gaurdaino areagotzen joan da. Instagramen ia bost milioi jarraitzaile eta hainbat fan talde ditu, 45 herrialde baino gehiagokoak. Fan sutsuak, euskara jakin barik ere Itziar Ituño aktorearen bitarte euskal mundura gerturatu direnak.