Ispilu efektuarekin
Marka: Chic And Txik
Urte asko daramatza bitxigintza munduan Ainhoa Martinek. Baina, duela urte eta erdi metakrilatoa ezagutu, eta maitemindu egin zen. Orduan hasi zen metakrilatozko belarritakoak egiten, eta orduan sortu zuen marka. Diseinu, kolore eta konbinazio ugari eskaintzen dituen materiala da.
Distira berezia
Martinek egiten dituen belarritakoek duten berezitasuna zein da? Metakrilatoak eguzki argitan islatzen duen magia. Egiten duen ispilu efektua, alegia. Eguzki argitan ipintzerakoan, ez da kolorea aldatzen, baina distira berezia eta paregabea islatzen du.
Soilak
Kolore askoko diseinu soilak egiten ditu. Soiltasun horrek belarritakoak egunerokotasunean edo hitzordu edo ospakizun berezi batean janzteko aukera ematen du. Modelo berbera hainbat koloretan diseinatzen du.
Sare sozialetan
Belarritakoen bilduma sare sozialen bidez ikus daiteke. Baita artisau azokatan ere. Martinendako oso inportantea da bezeroekin aurrez aurre egotean sortzen den feedbacka. Ideia berriak hartzeko eta bezeroen gustuetara egokitutako belarritakoak sortzeko aukera izaten du.