Iraunkortasunari begira
Marka: Maixala
Maialen Irastorza eta Iker Urdanpilleta daude Maixala markaren atzean. Eskuz egindako poltsak eta motxilak egiten dituzte, eta kalitatearen eta atenporalitatearen aldeko apustua.
Azokatan
Irastorzaren ama jostuna da eta hura diseinatzailea. Etxekoendako poltsak egiten hasi zen lehenengo, eta azoketan saltzen gero. Erosleen erantzuna ikusita, buru-belarri hasi zen, Urdanpilletarekin batera.
Kontsumo kontzientea
Kontsumo kontzientea bultzatzearen alde, iraunkortasun handiko oihalak erabiltzen dituzte. Poltsen eta motxilen akaberei garrantzi handia ematen diete. Bertako ekoizpen kontrolatuaren aldeko apustua egiten dute. Pieza bakoitza eskuz egina da.
Enkargu bidez
Oiartzunen dute tailerra, eta han sortzen dituzte bildumak, enkarguz. Webgunetik eta sare sozialen bidez ere eska daitezke produktuak. Gainera, Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroako eta Iparraldeko hainbat dendatan eros daitezke Maixala poltsak.



