Ibaietako errege-erreginak
Ishasha eta Kazinga ibaietako ur lasaietan ikusi genituen hipopotamoak. Larruazal lodia duten arren, oso sentikorra dute, eta, eguzki izpietatik babesteko, eguneko ordu gehienak uretan murgilduta pasatzen dituzte. Edonork esango luke ugaztun handi horiek ez dakitela igeri egiten, ez dutela ur azpian arnasten edota ez dutela flotatzen. Hala ere, siesta urpean egiteko taktika garatu dute.