Hele Handmade

Elena Benetek txikitatik izan ditu gustuko eskulanak eta sormena ahalbidetzen zuten jolasak. Duela bost urte, txikitatik izandako ametsari forma ematen hasi zen, eta Instagram erabili zuen haren sorkuntzak herritarrei helarazteko. Hasierako belarritakoak hari finekin, orratzarekin eta alezko apaingarriekin egin zituen.

Buztin polimerikoarekin

Belarritakoak sortzeko apustua eginda, teknika hobetzen joan zen, eta hurrengo pausoa buztin polimerikoarekin eman zuen. Esperimentatzeko eta jolas egiteko materiala da hori, eta forma askotariko belarritakoak egiteko aukera ematen du. Etxean duen txokoan egindako sorkuntza sare sozialen bidez eta azoketan saltzen du.