Hegoak
Denok dauzkagu hegoak, baina batzuetan ez dezakegu hegan egin. Behin eta berriz saiatu arren, ezinezkoa zaigu eta ez dakigu zergatik. Halako baten konturatzen gara gure hegoak harrizkoak direla; lagundu beharrean oztopo bat besterik ez direla, edota gaizki erabiltzen ditugun tresnak direla. Agian, ezin dituzte bakarrik euren asmoak gauzatu, beste norbait delako hego horien giltzarriaren jabea.