Kakorratzekin jolasean
Muyfan
Orain dela bost urte hasi zen Olatz Manzano joskintzan eta kakorratzekin jolasean. Erdi mailako ziklo bat egiten ari zela, ikasgai batean, josteko makinarekin eta hainbat kakorratzekin egiten zituen praktikak. Hasieran, ikasgai moduan hartu zuen; gerora, denbora-pasa moduan; eta, azkenik, bigarren ogibide moduan hartu du proiektua.
Amonen lana berpiztea helburu
Egunerokotasunetik deskonektatzeko eta erlaxatzeko balio izan dio proiektuak Manzanori, eta, bereziki, gure amonen denbora-pasa eta lana berpizteko eta ezagutzera emateko ere egiten du. Artilezko xalak, buffak, bufandak, jakak eta txalekoak egiten ditu. Eskaerak Instagram kontuan sartuta egin daitezke.



