Harriekin sortutako koadroak

Marka: Amets Egin

Haurtzaindegi bateko irakasle zela sortu zen Amets Egin proiektua. Nerea Perez Belaunzaranek ikasturte bukaerako oparitxo bat egin gura zien neska-mutikoei. Horrela egin zituen harriekin sortutako lehen koadroak. Bereziak eta pertsonalizatuak.

Sare sozialetan

Eskolan sortutako opariek arrakasta izan zuten. Ostean etorri ziren etxekoendako eta lagunendako koadroak, eta lehengusinak animatuta, sare sozialetan kontua sortzea erabaki zuen, egindako lehen lanak bertan erakutsiz.

Enkargu bidez

Enkargu bidez egiten ditu koadroak. Instagrametik jasotzen ditu eskaerak, eta bezeroaren ideiak hartzen ditu: gaia, testua, tamaina…. Horiek guztiak jaso eta harrien bidez irudikatzen ahalegintzen da: familiako kideak, kirolak, mendia, bidaiak, maitasuna, laguntasuna

Bizikletan: Biko bizikletan doazenak irudikatuta, harriekin eta egurrezko makilatxoekin.
Koala: Harri berdeekin egindakoa. Adarrerako, egurrezko makilatxoak.
Urpekaria: Urpekaria harriekin eginda, urdin koloreko oinarriaren gainean.
Familia: Bikotea, musikaria eta futbol jokalaria harriekin eginda. Instrumentua, egurrezko makilarekin.