Harribitxien sinbologia
Marka: Dir Dir bitxigintza
Sara Miguelez Garitano arrasatearraren proiektuaren ideiaren jatorria Bilboko Arte Ederretako azken ikasturtean dago, harribitxiek eta haien ezaugarrien eta sinbologiaren munduak harrapatu zutenean. Burdinazko harizko estrukturak egiten hasi zen, haien barruan harribitxiak eta naturako beste material batzuk eusteko. Hala sortu zuen lehen bilduma.
Estetikatik harago
Arte Ederrak bukatuta, Bitxigintza Artistikoko ikasketak egin zituen Donostiako Easo Politeknikoan. Bigarren ikasturtea eta gradu amaierako lana Bartzelonara Eskola Massanan egin zituen. Urte haietan guztietan, bitxigintza elementu estetiko hutsa baino gehiago dela ikasi zuen.
Bi istorio batera
Miguelezek sortzen duen bitxi bakoitzean bi istorio batu gura izaten ditu: bata, bitxigilearena; eta bestea, bitxia eramaten duenarena. Horiek biak aukeratutako materialaren, formaren eta kolorearen bitartez adierazten ditu.
Era tradizionalean
Dir Dir bitxiak era tradizionalean sortzen ditu: bitxigintza tailerrean metala aleatu, lingotea sortu eta transformatu egiten ditu, txapa edo hari bihurtuz. Ondoren, bitxiari forma ematen dio. Kolore ukitua bitxigintzarako esmaltearekin ematen dio. Bereziki, zilarra, alpaka eta letoia erabiltzen ditu.