Harri naturalak oinarri

Marka: Magi Bitxiak

Magi Bitxiak marka familian sortutakoa da. Margarita (M) ama hasi zen diseinuak egiten; Amaia (A) alabak saltzen zituen diseinuak lagunen artean; Garbiñe (G) ahizpa ertaina; eta Izaskun (I) ahizpa gaztea. Hortik dator markaren izena. “Pieza bakoitzean gutako zati bat aurkituko duzu” diote.

Erosotasuna

Kolore argiak eta argia gustatzen zaie diseinuak egiterako orduan. Gauza errazak eta politak. Baina, berebiziko garrantzia ematen diote erosotasunari eta soiltasunari. Diseinuan ahalegintzen gara, saltzen duten pieza bakoitza erraz jar eta ken dadin.

Unitate gutxi

Harri naturalak erabiltzen dituzte bakarrik. Hala, izarrak, maskorrak, harri naturalak, nakar-piezak… ez dira falta beraien diseinuetan. Gainera, ez dituzte bilduma luzeak egiten, pieza bakoitzeko unitate gutxi egiten dituzte, originaltasunaren aldeko apustua eginez

Bilduma bereziak

Aldika egiten dituzte bilduma bereziak. Adibidez, African delakoa. Afrikako harriekin eta kontinente bereko letoiekin egindako lepoko afrikarrekin.

Marrubi belarritakoak: Altzairuzko bernodun belarritakoak, biribilduak eta arrosa eta beix koloreko zintzilikariekin.
Elvira belarritakoak: Gantxo erako itxituraz egindako belarritakoak, urrez eta ilargi-harriz bustitako zilarrezko diseinu zimurtsuarekin.
Agadir pultsera: Altzairuzko katebegi txikien eskumuturrekoa, ibaiko perla landuekin eta erdiko txapa txikia izarrarekin konbinatuta.