Haizetara

Caos Studio eta Iratxe Etxeandia

Zornotzan ospatzen dan kaleko musika-taldeen nazioarteko lehiaketaren irudi batzuk aurkezten ditugu hemen. Zahar, gazte, heldu, nerabe, haur… denok bat egiten dute urtero herrian ospatzen den kultur elkarretaratze horretan. Lehiaketaren sari banaketara justu-justu heldu ginen, eta ikusi ahal izan genuena… Banda irabazleak emanaldi txiki bat eskaintzen du saria jasotzen duenean, azken aldiz euren dohainak erakuste aldera; agurtzeko modu bat. Irabazleek erabaki zuten beste lehiakide guztiak oholtzaratzea; hau da, lur eremu hori konpartitzera gonbidatzea. Eta denek elkarrekin jo zuten azken abestia. Euskal Herria, Frantzia, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak, Suitza, Espainia… eta beste hainbat urtetan zehar bisitatu gaituzten herrialdeak… denak bat eginik musikaz gozatzen eta herritarrak gozarazten.

Egun ikusten ditugun ezbehar eta gatazkei erreparatuz, politikak badu musikatik zer ikasi.

Musikak batzen gaitu.