Gure lehengusu-lehengusinak

Eneritz Larrea

Klok, tok, tok, tok… Halaxe egiten zuen barkuak, eta hara nondik atera ere ontziarentzako izena: Klotok. Indonesiako uretan nabigatzeko erabiltzen duten ibai-itsasontzi tradizionala da. Hiru egunez gure etxea izan zena. Han ibili ginen, Sekonyer ibaian barrena, Tanjung Puting parke-nazionala bisitatzen, Borneoko uhartean. Arrazoia bat eta bakarra: ile luze eta kolore laranjako primateak ezagutzea, orangutanak.