Graceland

Elvis Presley abeslari famatua bizi izan zen etxe handi eta dotorea da Graceland. Memphis hirian dago, eta 22 urterekin erosi zuen Elvisek, 1957an. Etxeak 23 gela ditu, eta horietako asko abeslariak utzi zituen moduan mantendu dituzte (1977an hil zen). Meditation garden bezala ezaguna den etxeko lorategian, Elvisen eta bere familiako hainbat kideren hilobia dago.
AEBetako tokirik bisitatuenen artean dago Graceland: 600.000 bisitari baino gehiago jasotzen ditu, urtero. Rockaren erregeak, gaur egun, kultura popularrean zer nolako garrantzia duen erakusten du kopuru horrek.








