Gola aporofobiari

Iruñeko Paris 365 jantoki solidarioko zenbait erabiltzailek zazpiko futbol taldea sortu dute. Golak sartzen ari zaizkie bai ligaxkako aurkariei baita aporofobiari ere. Gazte migratzaile eta arrazializatuen aurkako aurreiritziak baloikadaz puskatzen ari dira. Puntuak ez ezik ikusgarritasuna irabazten ari dira, partidaz partida.